wrapper

Oharrak

Udako festetako hainbat eginkizunetarako lan eskaintza

Azpeitiko Udalak, udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra izango du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan.

Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko uztailaren 5etik 12ra bitartekoa izango dute, bi egunak barne.
Izena emateko lekua: Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan.

Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

 

  • Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
  • Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
  • Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. NAN fotokopia
  2. Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
  3. Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

*Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.

Eskaera orria

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea