wrapper

Argitegi publikoan LED optikora egokitzeko behar den material elektrikoaren horniketa

HORNIDURAKO KONTRATUA

Kontratazio publikoko legediarekin bat, 2017ko abuztuaren 22an emandako Alkatetza Ebazpanaren bidez Francisco Lopez Canok ordezkatzen duen SUMINISTROS ELECTICOS GABYL GUIPUZCOA S.A enpresari esleitu zaizkio Azpeitiko Arana kalea, Arana Goikoa kalea, Etxe-Alai auzoa, Olazko Andre Mariaren plazaren atzeko aldea eta Ikasberri Ikastolaren sarbide eta aparkalekuko argitegi publikoan LED optikora egokitzeko behar den material elektrikoaren horniketa.

Kontratazio espedientea Alkatetzak 2017eko uztailaren 4an onartu zuen, eta lanen esleipena publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eman da.

Esleipendunak, kontratu beteko du Baldintza Administratibo Berezien Orrian eta espedientean jaso den eskaintzaren arabera.

Kontratuaren prezioa 54.732,05 € izango da %21eko BEZa eta gainontzeko zergak barne (lizitazio prezioa 59.900 €koa da, dagokion BEZa barne).

Horniketa 2017ko ekitaldiaren barruan egin behar da (lau aste izango ditu kontratistak).

Kontratua 2017ko irailaren 5ean formalizatuko da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea