wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udal-igerilekuetako itxiturak energia mailan eraberritzeko proiektuan jasotako lanen exekuzioa esleitzeko kontratazio espedientearen esleipena eta formalizazioaren iragarkia

Alkatetzak 2017ko maiatzaren 17an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Udal-igerilekuetako itxiturak energia mailan eraberritzeko proiektuan jasotako lanen kontratazio espedientea onartu zuen, jardunbide irekiaren bidez.

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen kodea: 128K/2017

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak
b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Udal-igerilekuetako itxiturak energia mailan eraberritzeko proiektua.
c) Exekuzio epea: Obraren replanteoa egin ondoren 5 hilabete -uztaila 2017-.

d) Ataletan banatzea: ez.
e) Lizitazioari buruzko iragarkia: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko maiatzaren 24an, 98 zenbakia.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 931.943,24 €koa izango da, eta horri 195.708,08 € erantsi beharko zaizkio (% 21eko BEZari dagozkionak).
Kontratuaren osotasunerako balioetsitako aurrekontua: kopuru bera.

Balortuko diren alderdiak: batzuk.

5.- Esleipena

a) Eguna: 2017/07/17.
b) Kontratista: Urbycolan S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra
d) Esleipen kopurua: 957.756,90 € (BEZa barne).
Arrazoia: Eskaintza ekonomikoki onuragarriena Baldintza Administratibo Berezien Agiriaren arabera.

6.- Kontratuaren formalizazioaren

Lizitatzaileek esleipenaren jakinarazpena jaso eta ondorengo 15 laneguneko epe barruan.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information