wrapper

Kontratu luzapena: Liburutegia

Kontratuaren lehen luzapena: Azpeitiko Enparan Dorretxean kokaturiko udal liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko eta bertan dokumentuak eta instalazioak erabiltzeko zerbitzua.

1.- Kontratua eman duen erakundea

a) Erakundea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea bideratzen ari den Saila: Udalaren Idazkaritza.

2.- Kontratuaren helburua

a) Kontratu mota: Zerbitzuak.

b) Kontratuaren azalpena: kontratuaren helburua da Enparan Dorretxean kokaturiko udal liburutegiko erabiltzaileei arreta ematea eta bertan dokumentuak eta instalazioak erabiltzeko zerbitzua ematea.

c) Lehiaketa iragarkia argitaratu zen aldizkari ofiziala eta eguna: 2014ko urriaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (202. zenbakia).

3.- Izapidea, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidea: ohizkoa.
b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitazio aurrekontua:

130.000 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.

5.- Esleipena

a) Eguna: Alkatetzak 2017eko maiatzaren 10ean emandako Ebazpena.
b) Kontratista: LIBURUTEKA KULTUR ELKARTEA (IFZ G75106328).
c) Esleipen prezioa: 100.000 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
d) Kontratuaren iraupena: urtebete, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

6.- Kontratuaren luzapena

a) Eguna: Alkatetzak 2017ko maiatzaren 10ean emandako Ebazpena.
b) Kontratista: LIBURUTEKA KULTUR ELKARTEA (IFZ G75106328).
c) Esleipen prezioa eta gainontzeko baldintzak berdinak dira, prezioaren berrazterketa egingo da legez arrazoitzen bada.
d) Epea: 2017ko urtarrilaren 23tik 2018ko urtarrilaren 22ra arte.

7.- Kontratuaren formalizazioa

Kontratua 2017ko maiatzaren 11an formalizatu da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea