Kontratu osagarria aldatzearen formalizaioaren iragarkia: espedienteen kudeaketa sistema (IBM LotusNotes) IZFEk sustatutako sistemara egokitzeko zerbitzu laguntza ematea.
1.- Kontratua eman duen erakundea
a) Erakundea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea bideratzen ari den Saila: Udalaren Idazkaritza.
2.- Kontratuaren helburua
a) Kontratu mota: Zerbitzuak.
b) Kontratuaren azalpena: espedienteen kudeaketa sistema (IBM LotusNotes) IZFEk sustatutako sistemara egokitzeko zerbitzu laguntza emateko kontratu osagarriaren aldaketa.
Prozedura irekiaren bidez 2015eko maiatzaren 11n esleitu zen honako kontratua osatzen du: Sistema irekiko prozesu plataformaren biltegiratze, artxibatze eta segurtasun kopien sistemak osatzen dituzten informatika-ekipoen mantentze-lanak, bai eta beharrezko diren euskarri edo/eta software-lizentziak ere.
Aldaketaren oinarria prozedura berriak sartzea da.
3.- Izapidea, prozedura eta esleipen mota.
a) Izapidea: ohizkoa.
b) Prozedura:publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.
4.- Esleipena
a) Eguna: Alkatetzak 2017ko apirilaren 25ean emandako Ebazpena.
b) Kontratista: ELKARMENDIA S.L. (Jose Antonio Sudupe Unanue).
c) Esleipen prezioa: 10.500 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
Ez ohiko zerbitzu teknikoaren prezioa orduko 60,50 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
Horrez gain, kontratistak bere eskaintzan adierazitako hobekuntzak bete beharko ditu.
d) Kontratuaren iraupena: 2017ko uztailaren 1era arte
Kontratuaren formalizazioa: 2017ko apirilaren 25a.