wrapper

Emakume Txokoa dinamizatzeko luzapena

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo kontratuaren luzapenaren berri emango da:

Alkatetzak 2014ko ekainaren 25ean Emakumeen txokoa dinamizatzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu zuen, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez.

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2014ko abenduaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu kontratua Idoia Trenor Zulaikak ordezkatzen duen EMAGIN Elkarteari esleitzea erabaki zuen. Kontratuaren prezioa urteko 28.545,66 €koa da BEZa barne. Gainera, kantitate honen barruan gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak, eta zergen arloko edozein tasa edo ariel, bai eta esleipendunaren industri onura eta garraio gastuak ere.

Kontratuaren iraupena aukerazko luzapena barne, 2016ko abenduaren 31n bukatuko da.

Hala ere, Alkatetzak 2016ko abenduaren 29an emandako Ebazpenaren bidez erabaki da kontratuaren luzapena onartzea, kontratazio espediente berria tramitatu bitartean. Luzapenaren iraupenak ezingo du hiru hilabete gainditu.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea