wrapper

Herrian zakurrak jasotzeko zerbitzuaren esleipena eta adopzioa sustatzea

 

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen 154. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

Alkateak 2016ko urriaren 31n emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko herrian gaitzak diagnostikatu eta sintomak dituzten zakurrak barneratzeko edo isolatzeko, edota bazter utzitako zakurrak, eta identifikazioa eman arren, edukitzailearen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzeko zerbitzuaren esleipena egin zuen Jose Miguel Iribar Alberdik ordezkatzen duen GORRIYE TXAKUR EGOITZAren alde, honako baldintzak kontuan izanik:

Prezioa: 292,07 € gehi %21eko BEZari dagokion kopurua: 61,33 €. Guztira 353,40 € hileko. Udalaren gain izango da txakurraren txip elektronikoa ipintzea.

Prezio honetan animalien egonaldia eta mantenua sartzen dira, eta baita Albaitariaren parte-hartzea ere.

Animalia bere jabeak jasotzen badu, gastu guztiak (partikularrei emandako zerbitzu bezala fakturatuak) bere kontura izango dira, Udalari kosturik eragin gabe.

Epea: lau urte, 2016ko azaroaren 1etik aurrera (kontratuaren formalizazioa egun honetan egin zen).
-o-

Modu berean, Azpeitiko Udalak eta GIPUZKOAKO ABERE ETA LANDARE BABESLE ELKARTEAK (SPAPG) hitzarmen bat sinatu dute 2016ko urriaren 31n zakur horien adopzioa sustatzeko.

SPAPG Elkarteak animalia hauen adopzioa sustatuko du laguntzako animaliak izateko interesa duten pertsonen artean, beti ere, animaliaren zaintza egokia bermatzen badute, bai tratu aldetik, bai elikadura aldetik, baita zainketa sanitarioaren aldetik ere.

Animaliaren adopziorako epea ezingo da HILABETE baino gehiago luzatu Udalaren kontura. Epe hori gaindituz gero, Aterpearen zuzendaritzak bere erabakia hartu beharko du animaliarekiko.

Elkarteak eskainitako zerbitzuengatik, Azpeitiko Udalak animalia bakoitzeko honako prezioak ordainduko dizkio elkarteari ordain gisa:

- Animalia Azpeitiko Odria auzoa, 473n Basabe baserriko terrenoetan kokatuta dagoen Gorriye Txakur egoitzatik Aterpera eramateko irteera: 0,49 euro/km.

- Egonaldia eta mantenua: 7,49 € /zakur/egun.

Animalia bere jabeak jasotzen badu, gastu guztiak (partikularrei emandako zerbitzu bezala fakturatuak) bere kontura izango dira, udalari kosturik eragin gabe.

Eutanasia eta gorpua eramatea: erraustu beharreko animalia bakoitzak duen pisuaren arabera:

- 20 kg. arte: 100 €.
- 20 kg. baino gehiago: 130 €.

Hitzarmenaren epealdia lau urtekoa izango da, 2016ko azaroaren 1etik aurrera.

Azpeitian, 2016ko azaroaren 8an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea