wrapper

Soreasuko aretoeren kontratuaren luzapena

Alkateak 2014ko maiatzaren 9an emandako Ebazpenaren bidez Soreasu Kultur Guneko Areto Auditorioaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu zuen lehiaketa irekiaren bidez (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua 2014ko maiatzaren 16an, 91 zenbakia).

Kudeaketa honek ondorengo eginkizunak barneratuko ditu:

  • Zine programazioa.
  • Arte eszeniko edo jarduera osagarrien programazioa.
  • Agente ezberdinekin koordinazioa eta lankidetza.
  • Eszenatoki arloko zerbitzu teknkoak
  • Kultur Gunean beharrezkoak diren hainbat zerbitzu (garbiketa eta zaintza)

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, eta Udalaren Kontratazio Mahaiak egindako proposamena aintzat hartuz, Alkateak 2014ko abuztuaren 29an emandako ebazpenaren bidez, kontratua Francisco Javier Arambarri Legarda-Ereñok ordezkatzen duen SANAGUSTIN KULTUR GUNEA KOOP.E,ri esleitzea ebaztu zen.

Sarreren prezioa:
Gehienezko prezioa ohiko egunetan: 4,5 € (BEZ barne)
- "Ikuslearen Eguneko" sarreraren prezioa, ohiko eguneko preziarekin alderatuz euro 1ean merketuko da.

Eszenatokiari lortutako zerbitzu teknikoen tarifak:

a) Azpeitiarrentzat (BEZ-a kanpo)

Tekniko Orduaren gehienezko tarifa: 15 €/ordua (BEZa barne 18,15 €)
Langileko Orduaren gehienezko tarifa: 11€/ordua (BEZa barne 13,31 €)

b) Azpeititik kanpoko entitateentzat

Tekniko Orduaren gehienezko tarifa: 20 €/ordua (BEZa barne 24,20 €)
langileko Orduaren gehienezko tarifa: 14,60€/ordua (BEZa barne 17,67 €)

Horrez gain, kontratistak eskaini dituen hobekuntza guztiak egin behar ditu.

Kontratuaren iraupena urte betekoa zen 2014ko irailaren 15etik aurrera, eta urtez urteko luzapenak egiteko aukera zegoen, gehienez bost urteko mugarekin.

Alkateak 2015eko irailaren 6an emandako ebazpenaren bidez, kontratuaren lehen luzapena onartu zen 2016ko irailaren 15era arte.

Alkateak 2016ko irailaren 6an emandako ebazpenaren bidez, kontratuaren bigarren luzapena onartu zen 2017ko irailaren 15era arte.

Kasu bietan, kontratuaren luzapenaren bidez ezarri beharreko baldintzak zehaztu ziren, kontratuari ezargarri zaizkien plegu administratibo partikularrak kontuan izanik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea