wrapper

LED argiteria

Kontratazio publikoko legediarekin bat, 2016ko azaroaren 11an emandako Alkatetza Ebazpanaren bidez Imanol Irazusta Otaegik ordezkatzen duen Berdin S.L.enpresari esleitu zaizkio Euskal Herria auzoa, Salbe auzoa, Loiolako bide zaharra eta Esklabak inguruneko argitegi publikoa LED optikora egokitzeko behar den material elektrikoaren horniketa.

Kontratazio espedientea Alkatetzak 2016ko urriaren 10ean onartu zuen, eta lanen esleipena publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eman da. Kontratazio espedientean jasotako prezioa 72.371,19 €koa da, dagokion BEZa barne.

Esleipendunak, kontratu beteko du Baldintza Administratibo Berezien Orrian eta espedientean jaso den eskaintzaren arabera.

Kontratuaren prezioa 64.768,19 €,izango da %21eko BEZa eta gainontzeko zergak barne

Horniketa egiteko lau aste izango ditu lizitatzaileak.

Kontratua 2016ko azaroaren 19an formalizatuko da.
.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea