wrapper

Basazabalgo 1. faseko hainbat obra

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Alkateak 2016ko uztailaren 15ean emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko Enparan kalean kokatua dagoen Basozabal jauregia berrerabiltzeko proiektu orokorraren 2. fasea osatzen duten hainbat lan –ondoren zehaztuko direnak– egitea. (lizitazio prezioa 55.150,98 € BEZa barne).

1. lotea: Harrizko euskarria zaharberritu eta finkatzea.
2. lotea: Egurrezko egituraren tratamendua, eraikinak orokorrean dituen hezetasun-arazoak murriztu edo konpontzeko.
3. lotea: Eraikinaren egurrezko egitura osoan onddo eta intsektu xilofagoen (egurjaleen) aurkako tratamendu sendatzaile-aurrehartzailea.

Publizitatedun prozedura negoziatua bidez lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2016ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu kontratua Maria Dolores Sanz Gómez de Segurak ordezkatzen duen PETRA S.COOP.ri esleitzea ebaztu du.

1. Lotea: 8.712 € (BEZaren %21a barne).

Gainera, kantitate honen barruan gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak, eta zergen arloko edozein tasa edo ariel, bai eta esleipendunaren industri onura eta garraio gastuak ere. Horrez gain, kontratistak eskaini dituen hobekuntza guztiak egin behar ditu.

Kontratuaren formalizazioa 2016ko azaroaren 3an egin zen.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea