wrapper

Betharramen birgaitzeko obren exekuzioa

Azpeitiko Jose Arte­txe, 4an dagoen Betharram Ikaste­txea Birgai­tzeko Proiektuan jasotako lanak exekuta­tzeko lizitazio iragarkia. Prozedura irekia eta lehiaketa era erabiliz.

1. Erakunde kontrata­tzailea.

a)  Erakunde kontrata­tzailea:Donostiako ­Gotzaitegia (R-2000011-C).

b)  Espedientea izapida­tzen duen bulegoa: Donostiako ­Gotzaitegiko ekonomi departamentua (Zabaleta kalea, 5, 20002 Donostia).

c)  Kontratazio profilaren helbidea interneten:www.elizagipuzkoa.org.

2.  Kontratuaren xedea.

a)  Helburuaren azalpena: José María Alonso Arburu arkiteko jaunak ida­tzi­tako Betharram Ikaste­txea birgai­tzeko proiektuan zehaztuak datozen obrak egitea (proiektu hori kontratuari ezargarri zaien Baldin­tza orrien atal bat da).

b)  Ataletan bana­tzea: ez.

c)  Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Jose Arte­txe, 4an dagoen eraikun­tza.

d)  Lanak egiteko epea: hamar hilabete, zuinketaren egiaztapena egiten denetik hasita; edota, halakorik ez balego, obrak egiten hasteko baimena kontratistari jakitera ematen zaionetik hasita.

3. Prozedura eta adjudika­tzeko modua.

a)  Prozedura: Irekia.

b)  Eslei­tzeko modua: abantailarik gehien ematen duen proposamenari, balorazio irizpide bat baino gehiago erabilita:

— Irizpide ekonomikoa: 0-50 puntu (Administrazio baldin­tza zeha­tzen 39. klausulan jasotako formularen arabera automatikoki balioe­tsi daitekeen esleipen erizpidea).

— Proposamen teknikoa: 0-50 puntu (balorazio subjetibo baten menpe dagoen esleipen irizpidea. Goian jaso den dokumentuaren klausula berean zati­tzen da puntuazioa).

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 2.481.420,16 €koa izango da, eta horri 521.098,23 € eran­tsi beharko zaizkio (%21eko BEZari dagozkionak).

Guztira, BEZ barne: 3.002.518,39 €.

6. Bermeak.

Behin-behinekoa: 74.442,60 € (lizitazio prezioaren %3a.

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

Administrazio baldin­tza zeha­tzen 39. eta 41. klausulak ikusi.

6. Eska­tzailearen betebehar bereziak.

a)  Sailkapena: Ekonomia eta Ogasun Ministerioak edo Eusko Jaurlari­tzako dagokion Sailak emandako sailkapen ziurtagiria, obra-kontratista bezala inskribatuta dagoela egiazta­tzen duena:

Taldea: C).

Kategoria: f).

b)  Kaudimen baldin­tzak egiazta­tzeko beharrezkoa den dokumentazioa: Administrazio baldin­tza zeha­tzen 32. klausula ikusi.

7. Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a)  Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Donostiako ­Gotzaitegia.

b)  Helbidea Zabaleta kalea, 5.

c)  Herria eta Posta Kodea: 20002 Donostia.

d)  ­Gotzaitegiaren telefonoa: 943.285.000 (Tomas Iraola Sarasua izango da erreferen­tziako per­tsona).

f)  Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

9. Eskain­tzak nola egin.

a)  Eskain­tza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita, hogeitasei egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jaso­tzeko.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainon­tzeko dokumentazioa Donostiako ­Gotzaitegiaren web orrian jasoko dira, eta baita Azpeitiko Udalaren Kontratazio profilean ere.

Eranskin moduan dokumentazioak jasoko ditu:

I Eranskina: Eskain­tza ekonomikoaren modeloa.

II Eranskina: SPKLTBaren 60. artikuluan kontrata­tzeko ezarritako inolako debekutan sartua ez dagoela egiazta­tzeko Aitorpen modelua.

c)  Aurkezteko tokia: Donostiako ­Gotzaitegiaren ekonomia departamentuan (Zabaleta kalea, 5ean –Donostia– 20002 Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

d)  Lizita­tzaileak bere eskain­tzari ­eutsi beharra duen epea: 2 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 10:00etatik eguardiko 13:00etara aurkeztuko dira.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Poste­txeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskain­tza­ren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldin­tza horiek bete­tzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amai­tzen den egunean baino beranduago jaso­tzen badu hura.

10. Eskain­tzak ireki­tzea.

a)  Erakundea: Kontratazio mahaia (Administrazio baldin­tza zeha­tzen 36. klausula ikusi).

b)  Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizita­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak ireki­tzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek ­Gotzaitegiari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jar­tzen da.

Azpeitia, 2016ko azaroaren 7a.—Eneko Etxe­berria Bereziartua, alkatea. (7774)


 

Plegu administratiboak

 

Dokumentazioa

Memoria

Aurrekontua

Baldintza pleguak

Kalitatearen kontrolerako plana

Hondakinen kudeaketa

Planoak 1

Planoak 2

Planoak 3

Planoak 4

Planoak 5

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea