wrapper

2022/05/31

Azpeitian eta Azkoitian dagoen Munoaundi burdin aroko herri harresituan balio arkeologikoa ikertzeko lankidetza hitzarmena

AURREKARIAK

 
Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Munoandi mendian hainbat aztarna (harresiak, terrazak,...) aurkitu zituzten 1995. urtean Burdin Aroko bizileku bat egon zitekeela pentsatu zen, eta hori egiaztatzeko, zundaketa batzuk egin ziren. Azaleratutako materialari esker, jakin ahal izan zen harresiz inguratutako gotorleku handi bat, Burdin Arokoa, egon zela bertan. Zeramika pusketaz gainera, burdin xafla bat eta brontzezko figula bat -azken hauek honelako aztarnategietan oso bakan agertzen diren materialak- aurkitu ziren.
 
Munoaundiko gotorlekua jasaten ari zen hondamendia gelditzeko, beharrezkoa ikusi zenesparru arkeologikoa monumentu multzo izendatzeko espedienteari hasiera ematea. Hain zuzen 234/2003 Dekretuaren bidez, Jaurlaritzaren Kontseiluak Azkoitia eta Azpei- tian den Munoaundi barrube gotortuaren Eremu Arkeologikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen (EHAA 2003/10/16).
Bere aldetik, Toki-erakundeek, beren eskumenen alorrean eta kultur-ondareari buruzko legerian ezarritako esparruan, bi udalek elkarlanean Munoaundiko aztarnategia kontserbatzeko, ikertzeko eta bere balorea handitzeko programa antolatu zuten.
 
Programa hau fase ezberdinetan bideratu da. Lehen bi fasetan aztarnategia hobeto ezagutzeko, bi indusketa gune zabaldu dira helburu hauekin: babes-egiturak eta etxebizitzarekin loturiko guneak eta herriaren hilerria bilatzea. Horrez gain, aztarnategia ahalik eta hoberen kontserbatzeko neurriak hartu dira: lurrak esku publikoetan utziz, kontrolatutako pinu-mozketa eginez, aztarnategia itxiz, eta urteroko garbiketa lanak eginez. Ondarea bera, eta urtez urte egindako lana ezagutzeko bideak ere jarri dira, bai foiletoak, unitate didaktikoa, erakusketa eta ikerketa-artikuluen bidez, eta jendean ondarea bera ezagutu dezan bisita gidatuak antolatu dira.
 
Munoaundiren interes arkeologikoa eta ondare-mailak direla eta, merezi du ondare hori ikertzea, kontserbatzea eta bere balioa azpimarratzea. Horregatik, orain arteko esperientzian oinarriturik, eta xede horretara atxikitzen diren baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek elkarrekin aztarnategia kudeatzen jarraitzeko borondatea adierazi nahi dute, horretarako lankidetza hitzarmen berri bat sinatuz 2022-2025 epealdirako.
 
Lankidetza hitzarmen honen bitartez, 3. Fase batean orain arte gidari izan diren helburu berberak mantenduko dira: batetik, aztarnategiaren egiturak eta ezaugarriak aztertzea eta Gipuzkoan Burdin Aroko bizimoduak hobeto ezagutzea eta bestetik, garai horri buruzko ezaguera herritarrengan zabaltzea eta aztarnategia babestea, hau da, musealizaziorako oinarriak jartzea.
Fase honen oinarri honako dokumentu hau izango da “MUNAUNDI HERRI HARRESITUAREN IKERKETA ARKEOLOGIKOAREN AURREPOIKETUA 2022-2025”.
 
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea