wrapper

2021/11/08

GFA eta EUDEL elkartearen arteko lankidetzarako hitzarmenera atxiki, eta IZFE S.A. eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udalaren informatika zerbitzuak zehaztea helburu duena.

GFA ETA EUDEL ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO ESPARRU HITZARMENERA ATXIKI, ETA IZFE S.A. ETA AZPEITIKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETA HITZARMENA ONARTZEA, UDALAREN INFORMATIK ZAERBITZUAK ZEHAZTEA HELBURU DUENA.

Udalbatza Osoak 2021eko azaroaren 2an egindako bilkuran, hitzez hitz jasorik honako hau dioen akordioa hartu zuela:

“Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak 2021eko ekainaren 9an Gipuzkoako Udalei eta gainerako toki erakundeei informatika zerbitzuak eskaintzeko LANKIDETZA HITZARMEN bat sinatu zuten.

 

Hitzarmenaren xedea informatika-zerbitzuak eskaintze aldera Gipuzkoako Foru Aldundiaren (IZFE S.A.ren bitartez) eta Gipuzkoako udalen nahiz gainerako toki-erakundeen (EUDELek ordezkatuen) arteko lankidetza garatzeko harremanen esparrua definitu eta arautzea da. Era berean, Gipuzkoako udal eta toki erakunde bakoitzaren eta IZFE S.A. sozietatearen artean izenpetuko diren berariazko hitzarmenak kokatzeko esparru orokorra ezartzen du hitzarmen honek.

 

Hitzarmenaren baitan IZFE S.A.k hainbat informatika-zerbitzuak eskainiko die Udal eta toki erakunde bakoitzari, bai oinarrizkoak eta baita bere katalogoan dauden beste batzuk ere. Kasu guztietan mantentze eta hobetze lanek lehentasuna izango dute beste edozein proiekturen gainetik.

Gaia Ekonomia alorreko batzordean irizpidetu eta gero, Udalbatza Osoko kideek legezko kopuruaren gehiengoarekin ONARTU DUTE:

 

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak 2021eko ekainaren 9an Gipuzkoako Udalei eta gainerako toki erakundeei informatika zerbitzuak eskaintzeko sinatu duten LANKIDETZA HITZARMENari atxikitzea.

 

2.- Hitzarmen honen baitan Azpeitiko Udalak eta IZFE S.A. sozietateak elkarrekin hitzarmen bat sinatuko dute toki-erakunde honek eta bere organismo publikoek behar dituzten informatika zerbitzuak adosteko.

 

3.- Hartutako akordioa eta hitzarmena espedientean jasoko da behar bezala diligentziatua eta Udalaren sede elektronikoan argitaratuko da”.

Iragarkia

 Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information