wrapper

2020/10/19

Azpeitiko Udalaren eta Zabaltzen-sartu koop. elkartearen arteko hitzarmena

AZPEITIKO UDALAREN ETA ZABALTZEN-SARTU KOOP. ELKARTEAREN ARTEKO HITZARMENA

Alkatetzak 2020ko uztailaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Udalaren eta Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartearen arteko HITZARMENA onartzea erabaki zen.
Hitzatmen horretan adostu zen Zabaltzen-Sartu Koop. Elkarteari Basazabal jauregiko bigarren eta hirugarren solairuen erabilpena dohainik lagatzea, ahultasun sozioekonomiko egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna eta laneratzea ahalbidetzeko prestakuntza ikastaroak emateko.

Espazioen erabilera lagapena lau (4) urterako egingo da lankidetza-hitzarmenean jasotako iraungitzeko arrazoiak ematen ez diren bitartean. Lagapen epealdia 2020ko uztailaren 28tik hasiko da kontatzen, eta 2024ko uztailaren 27an amaituko da.

Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartearen ardura izango da ekitaldi bakoitzean emango den prestakuntza proiektua lantzea, Udalaren formazioa alorreko zerbitzuarekin elkarlanean. Udalaren formazio alorreko zerbitzuaren ardura izango da lokalen kudeaketa, horietan eskainiko diren prestakuntza zerbitzuak koordinatzeko.

Udalak eta Zabaltzen-Sartu Koop. Elkarteak zenbait datu partekatu dezakete formazio prestakuntza bideratzeko. Kasu horiek bideratzeko, indarrean den datuen babesaren araudiaren baitan, erantzunkidetasun-hitzarmen bat sinatuko dute

Herritar guztiek hitzarmenaren baldintzen berri izan dezaten, bere edukia Azpeitiko web orri honetan jaso da.

Hitzarmena

2020ko uztailaren 28an bi aldeek lagapen Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten indarrean delarik orduztik eta lau urteko epealdirako. Epea amaitu baino lehen, mendeko pertsonei arreta soziosanitario gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko on line ikastaroa antolatzeko Lankidetza hitzarmen honen luzapena egiten da.

Hitzarmenaren luzapena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea