wrapper

2017/03/27

Azpeitiko Udalaren eta HAZI fundazioaren arteko hitzarmena

Azpeitiko Udalbatzak 2016ko abenduaren 13an hartutako akordioen baitan, Azpeitiko Udalaren eta HAZI fundazioaren arteko HITZARMENA onartzea erabaki zuen.

Hitzarmenaren helburua da Azpeitiko azoka plazako ekipamendua sentsibilizazio gune bezala erabiltzea, landa eta itsasertz ingurunea bizirik mantentzeko, eta Euskadiko kalitatezko produktuak sustatzeko eta balioztatzeko.

Bi erakundeen lankidetzaren baitan, Azpeitiko Azoka plazan ondorengo helburuak lortzeko beharrezkoak diren honako proiektu eta ekimenak martxan jarriko dira:

a) Ustiategien iraunkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea.
b) Ekoizleen balioa areagotzea.
c) Negozio aukera berriak sortzea.
d) lortzea euskal gizarteak onartzea Landa eta Itsasertzeko Inguruneak Euskadiren zaintzan eta garapenean duen zeregina (landa ingurunea eta hiri-ingurunea elkar hurbiltzea).
e) Bertako produktuen eskaera eta kontsumoa handitzea.

Akordioaren edukina Azpeitiko web orrian dago argitaratua www.azpeitia.eus.

Akordio honekin amaiera ematen zaio administrazio bideari. Erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea duzu, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzeen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero eta aurreko idazatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­aren aurretik, berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez dezakezu erabakia eman duen organoaren aurrean, eta, horretarako, hilabeteko epea duzu iragarkia argitara­tzen den egunetik konta­tzen hasita.

Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea