wrapper

franja ue prtr gv pantalla

ETXEBIZITZA BULEGOA

Etxebizitza planari jarraiki, etxebizitza publikoaren sustapenaren esparruan, eta modu berean, Udalaren zenbait sustapen programetan -etxebizitza eta enplegu arloetan- Azpeitia Berritzen SA tokiko merkataritza-sozietateak, honako zerbitzu eta laguntza-tresna hauek eskaintzen ditu:

Etxebizitzak alokatzeko Bitartekaritza. 

- Araudia

- Bitartekaritza programa

- Etxebizitza hutsak mobiliatzeko Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa

 

- Herriko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza zerbitzua

- Etxebizitza alokairuan jartzeko bitartekaritzaren izapidetza

- Etxebizitza alokairuan hartzeko bitartekaritzaren izapidetza

 

- Etxebizitza hutsak mobilizatzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak

- Bizigune programa (informazioa eta laguntza)

- Asap programa (informazioa eta laguntza)

BIRGAITZE ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK: Etxebizitza-eraikinak birgaitze jarduketetarako laguntza eta eraikinaren liburua egiten laguntzeko programa (susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak Next Generation funtsak) eta  etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriak.

BIRGAITZE ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK

(PUBLIZITATEA)

2022ko ekainaren 30eko Aginduan arautzen diren 3, 4 eta 5.programen bidez, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitu nahi dira, horien eraginkortasun energetikoa handitzeko.

Boletín Oficial del Pais Vasco (euskadi.eus)

Era berean, 2021eko uztailaren 21eko Aginduak energia efizientzia, irisgarritasuna eta kontserbazio arloko jarduerak babesten ditu lehen eta bigarren lerroei lotutako finantza-neurrien bidez.

https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2021/09/2104690a.shtml

Aipatutako Aginduetan aurreikusitako laguntzak izapidetzeko, Azpeitia Berritzen S. A-k birgaitze-bulego gisa jardungo du.

Azpeitia Berritzen S.A-k «leihatila bakar» motako zerbitzua emango du. Helburua izango da herritarren, jabe-erkidegoen, enpresen eta, oro har, birgaitze-eragileen zerbitzura dauden aipatutako programei eta lerroei lotutako bizitegi-eremuko birgaitze-proiektuen ezarpena eta kudeaketa integrala errazten laguntzen duten zerbitzuak ematea. Baita, laguntzak koordinatzea, horiei buruzko informazioa ematea eta kudeatzen laguntzea ere.

3. Programa: Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntza. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak).

Aurkeztu beharreko imprimaki eta dokumentazioa:

Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntza. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 3. programa - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

4. Programa. Etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketetarako laguntzak. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak).

Aurkeztu beharreko imprimaki eta dokumentazioa: 

Etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketetarako laguntzak. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 4. programa - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

5. programa. Birgaitzeko eta birgaitze-proiektuak idazteko dagoen eraikinaren liburua egiten laguntzeko programa. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak).

Aurkeztu beharreko imprimaki eta dokumentazioa: 

Birgaitzeko eta birgaitze-proiektuak idazteko dagoen eraikinaren liburua egiten laguntzeko programa. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 5. programa - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

Lehen lerroa: PARTIKULARREN OBRETARAKO laguntzak eta mailegu kualifikatuak , etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programa:

Aurkeztu beharreko imprimaki eta dokumentazioa:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/partikularren-obretarako-laguntzak-eta-mailegu-kualifikatuak-1-lerroa-etxebizitzen-eta-eraikinen-birgaitzearen-irisgarritasunaren-eta-energia-efizientziaren-arloko-jarduketa-babesgarrietarako-finantza-neurrien-programaren-esparruan/web01-tramite/eu/

Bigarren lerroa: ERKIDEGOEN OBRETARAKO laguntzak eta mailegu kualifikatuak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programa:

Aurkeztu beharreko imprimaki eta dokumentazioa:

https://www.euskadi.eus/komunitatea-birgaitze/web01-tramite/eu/

__________

Informazio gehiago jasotzeko:

Next - Etxebizitza - Eusko Jaurlaritza - euskadi.eus (https://www.euskadi.eus/web01-a1next/eu/)

_________

Iruzurraren aurkako Plana

Iruzurraren aurkako plana - Ekonomia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus (https://www.euskadi.eus/iruzurraren-aurkako-plana/web01-a2ogafon/eu/)

- Kontsultak, kexak, erreklamazioa administratiboak, salaketak, iruzur susmoak... jakinarazteko irekita dago hiritarrentzat harreman postontzia.

Kontaktu potontzia - Ekonomia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

(https://www.euskadi.eus/kontaktu-potontzia/web01-a2ogafon/eu/)

_________

Laguntza horiek Azpeitia Berritzen S. A birgaitze-bulegoan eskatzeko bideak:

Aurrez aurre: Birgaitze-bulegoan

Internet bidez:https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127375

_________

 

Etxebizitza publikoa

Azpeitia Berritzen S.A.k kudeatzen dituen etxebizitza publikoei buruzko informazioa ikusteko sakatu hemen

 

Horrez gain, Azpeitia Berritzen S.A.ren barruan daude:

Kontratatzailearen Profila.  

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legeak ezartzen duenez, udaletako merkataritza-sozietate publikoak Kontratazio Publikoari buruzko araudiaren mende daude. Azpeitia Berritzen SAren Kontratatzailearen Profilaren bidez, erakunde honen kontratazioei buruzko informazioa jaso da.

Lege horretako betekizunak betez, Azpeitia Berritzen S.A.ren kontratazio publikoari buruzko informazioa ikusteko sakatu hemen.

Datuen babesa

Bestalde, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betez, jarraian jasotzen dira datu pertsonalak babestearen arloko eskubideak erabiltzerakoan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsua

ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Kontrakoa adierazi ezean, Azpeitia Berritzen SA da bere datuen tratamenduaren arduraduna. Azpeitia Berritzen SAren eta burutzen duen jardueraren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu (www.azpeitia.eus).
Telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre jar zaitezke gurekin harremanetan. Hau da gure posta-helbidea:
AZPEITIA BERRITZEN SA
Enparan kalea, 34
P.K: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)
Herritarrentzako arreta telefonoa: 943 15 71 83
Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.


ZEIN DA DATUEN BABESAREN ORDEZKARIA?

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz edo gure posta-helbidera gutun bat bidaliz.


ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK UTZI DIZKIGUZUNEAN?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO-EDB) datu pertsonalen gaineko zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei. Hona hemen eskubide horiek: Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan gauzatuko da.
Azpeitia Berritzen S.A.rekin harremanetan jarriz balia ditzakezu eskubideak, NANaren edo identifikazio-agiri analogoaren fotokopiarekin batera honako helbide honetara idatziz:
AZPEITIA BERRITZEN
Enparan kalea, 34
P.K: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)
Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpena emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklama dezakezu www.avpd.euskadi.eus.
Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago (eskubideak egikaritzea).

- SARRERA ESKUBIDEA
Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko eta, hala bada, datu horiek ikusteko eskubidea izateko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baitira erabilgarri.

Eskubidea online egikaritu.
- ZUZENTZE ESKUBIDEA
Eskubide horrek ahalmena ematen dizu erabiltzen ditugun eta okerrak diren zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.
Eskubidea online egikaritu.
- EZABATZEKO ESKUBIDEA
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.
Eskubidea online egikaritu
- TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA
Eskubide horrek aukera ematen dizu zure datuen tratamendua DBEOren 18. artikuluak jasotzen dituen egoera jakin batzuetan mugatzeko eskatzeko.
Eskubidea online egikaritu
- AURKA EGITEKO ESKUBIDEA
Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilak egitea barne.
Eskubidea online egikaritu

ZEIN KASUTAN ADIERAZIKO DITUGU ZURE DATUAK?

Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar den oinarri legitimatzailea izan gabe.
Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren arduradun-kontratuak, DBEOaren eta EDB-DBLOren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela lagako hirugarren enpresei eta/edo administrazioei. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.
Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek ematen dizkiguten botere publikoez baliatzeko.
Kontuzkoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.


ZEIN SEGURTASUN NEURRI APLIKATZEN DITUGU DATUEN TRATAMENDUAN?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).

 

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Ondorengo lerroetan Azpeitia Berritzen S.A.ren Tratamendu Jardueren Erregistroa aurkituko duzu, baita Udalak egiten duen datu pertsonalen tratamendu bakoitzaren informazio zehatza ere.