wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena


AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

AZPEITIKO UDALAREN ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, ANIZTASUNAREN, GIZA ESKUBIDEEN ETA MEMORIA HISTORIKOAREN BIZIKIDETZA SUSTATZEKO EKIMENEI ETA PROIEKTUEI LAGUNTZEKO PROGRAMAREN BAITAN.

Hitzarmenaren ezaugarriak:
Hitzarmen honen bidez Azpeitian edo Azpeitiko pertsonei gertatutakoak berreskuratzea, egia jakitea eta aitortzea helburu duen proiektu bat gauzatzen laguntzea nahi da, honako jarduera hauekin: egia ezagutzeko eta dokumentatzeko ikerketak eta ekimenak, ahal bada; gertaerak eta pertsonak, eta, oro har, emakumeen zeregina, aitortzeko eta oroitzeko ekimenak; ikus-entzunezko argitalpenak eta ekoizpenak, eta memoria historikoaren sentsibilizazio- eta hedapen-kanpainak.

Programaren helburu estrategikoak honako hauek dira:
- Elkarte-sarea indartzen laguntzea, bizikidetza eta elkartasuna eraikitzeko helburuan, bakearen kulturatik abiatuta, aniztasunean eta giza eskubideen babesean.
- Memoria historikoa berreskuratzearen aldeko ekimenak bultzatzea, gure historiaren eta iraganean izandako urraketen ezagutzan oinarrituta, haietatik ikasteko, ahal den neurrian erreparatzeko eta horrelako urraketak berriro gerta ez daitezen prebenitzeko, nazioarteko jarraibideek ezartzen duten bezala.

Erabakia: 2020-02-04an Udalbatzak hartutako akordioa.
Laguntzaren izaera: 2020ko Udal Aurrekontuan aurreikusitako zuzeneko diru-laguntza da, eta diru-laguntza hau hitzarmen bidez gauzatuko da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 28.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Iraupena: 4 urte.
Laguntzaren zenbatekoa 30.000 €urteko.
Aurrekontuko partida 1.1000.481.912.00.01 2020 Alkatetza transferentzia arruntak.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information