wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, 2020. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

AZPEITIKO UDALAREN, KULTURZALE KULTUR ELKARTEAREN ETA SANAGUSTIN AZPEITIKO KULTURGUNEA KOOPERATIBA ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, 2020. EKITALDIRAKO EGUTEGI BATERATUA BIDERATZEKO.

Erabakia: Alkatetzak 2020/04/08an hartutako Ebazpena.

Ebazpen honen helburua 2020. ekitaldirako Kultur Egutegi Bateratuaren ildo nagusiak azaldu, egikaritzan parte hartuko duten erakundeen funtzionamendua zehaztu, eta honen garapenerako Udalak emango duen diru-laguntza zuzena arautzea da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.a) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

 Aurrekariak:

Udalak 2016-2019 ekitaldietan Kultur-Egutegi Bateratua egitasmoa bideratzeko helburua duen Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmenak onartu ditu.

Erakunde hauek guztiek Azpeitiko herrian kultura sustatzea eta zabaltzea dute helburu, eta lan horretan ezinbesteko zutabe dira, eta horregatik elkarrekin Egutegi Bateratua egitasmoa bultzatzea erabaki dute, honako helburuekin:

Batetik, Azpeitiko herrian eskaintzen den produktu kultural zabala mantentzea nahi da. Bestetik udalerriko elkarte eta talde kulturalen parte-hartzea indartzea nahi da, bai eta bestela ezingo ziren kultur ekintzak sustatzea ere, eta horiek urte osoan modu ordenatuan eta eraginkorrean bideratuko direla ziurtatzea. Azkenik Egutegi Bateratua Udalaren agendarekin partekatu behar da.

 Laguntzaren izaera: 2020ko Udal aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza zuzena da, eta Diru-laguntza hau azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 28.1 artikuluak jasotakoa kontuan izanik hitzarmen baten bidez bideratuko da.
Laguntzaren kopurua: 65.000 €.
Aurrekontuko partida: 1.0401.481.334.00.01 2020 Transferentzia Arrunta Kultura Batzordea.
Interes orokorra: Azpeitiko herrian kultura eta kultura-jarduerak antolatzea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information