wrapper

Oharrak

Hirumugarrietako “Gaindegia” Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiari diru-laguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Hirumugarrietako “Gaindegia” Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiari diru-laguntza zuzena ematea.

Ebazpena: 2019-12-30ko Alkatetza Dekretua.

Erakunde onuraduna: “Gaindegia” Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategia (AS/G/11628/2005).

Finantzatuko den jarduera: elkarte honek biztanleriaren orainaldiko eta etorkizunerako ongizatea bermatzea du helburu, eta lan horretan ekonomiak eta gizarteak lurraldearekin duen lotura sakondu nahi du. Hala nola, helburuen artean daude sektore zein lurraldetako errealitate sozioekonomikoaren jarraipena egitea eta egiturako mailako ikuspegia garatzea; Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorrean herri gisa garatzearen aldeko ezagumendua eta iritzia zabaltzea, eta ekonomia eta gizarte alorrean elkarrenganako ezagumendua, lurralde arteko lankidetza eta sarearen garapena bultzatzeko. Dirulaguntzaren bidez 2019. ekitaldian emango diren jarduerak finatzatuko dira.

Diruz lagundutako zenbatekoa: 5.000 €

Aurrekontu-saila: 1.1000.481.912.00.01-2019

Interes orokorra: Egitasmoaren emaitza horiek udalaren Plan Estrategikoan kontuan izango dira, eta baita eskumen propioak erabiltzean udalaren tokiko politika publikoak zehazterakoan ere.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information