wrapper

Oharrak

Kirol jarduera ezberdinak finantzatzeko kirol-klubei emandako dirulaguntza zuzenak (2)

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Kirol jarduera ezberdinak finantzatzeko kirol-klubei emandako dirulaguntza zuzenak.

Ebazpena: Alkatetzak 2019/12/19 emandako Dekretua.

Onuraduna:
X KROS MISTOA: 903,87 € - azaroaren 16an lasterketa hori antolatzeko AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOP.-ri suposatu dion gastuetan laguntzeko.

XVI. AZPEITIKO RALLYA: 2.500 € - uztailaren 20an, automobilismo proba antolatzeak ESCUDERIA LAGUN-ARTEA elkarteari suposatu dion gastuetan laguntzeko.

XX. AZPEITIKO RALLYSPRINTA: 2.500 € - ekainaren 8an, automobilismo proba antolatzeak ESCUDERIA LAGUN-ARTEA elkarteari suposatu dion gastuetan laguntzeko.

IBILALDI NEURTUA-2019: 1.060,00 € - ekainaren 9an, ibilaldi neurtua proba antolatzeak LAGUN-ONAK MENDI BAZKUNA elkarteari suposatu dion gastuetan laguntzeko.

XIX SAN SILBESTRE LASTERKETA: 3.800 € - abenduaren 31an, atletismo proba antolatzeak XEYE ATLETISMO taldeari suposatu dion gastuetan laguntzeko.

SASKI BALOI TORNEOA: 1.000 € - ekainaren 1ean eta 2an, kirol modalitate honetan torneoa antolatzeak IRAURGI SASKIBALOI TALDEAri suposatu dion gastuetan laguntzako.

HARRI HANDIEN EUSKADIKO HARRI-JASOTZE TXAPELKETA: 2.000 € - abenduaren 7an, EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAKUNDEAK Azpeitiko herrian sustatu duen txapelketak sortutako gastuak finantzatzeko

Aurrekontuko partida: 1 0500 481.341.00.2 2019.

Interes orokorra: Dagokigun diru-laguntzaren helburu orokorra Azpeitiko herrian kirola sustatzea da. Azpeitiko udalak, nortasunaren prestakuntzaren eta garapen integralaren funtsezko faktore gisa, kirol-elkarteek antolatzen dituzten ekintzak babestu eta sustatzen ditu, kultura-adierazpen bezala, eta jardun honetan interesdun guztien arteko lankidetza arduratsuaren printzipioa mantenduko du.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information