wrapper

Oharrak

Azpeitiko herrrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
AZPEITIKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA (2018).

Udalbatzak 2017ko maiatzak 9an egindako bilkuran Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituen, konkurrentziazko lehiaketa erregimenean (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2017ko uztailak 11n argitaratua).

Udalbatzak 2018ko ekainaren 5ean 2018. ekitaldirako deialdia onartu zuen, eta bertan laguntzaren onuradunak zein izango ziren zehaztu zituen. Laguntza prozeduraren berri Udalaren Web orrian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Iragarki taulan argitaratu zen (GAOn 2018ko ekainaren 14an argitaratu zen).

Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2018ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Laguntzak aurkezteko epe barruan guztira 80 eskaera aurkeztu dira, eta horiek baloratu ondoren, Alkatetzak 2018ko abenduaren 19an dagokion Ebazpena onartu zuen (onartuak eta ez onartuak, arrazoiak eta zenbatekoak).

Deialdiaren bidez onartutako gastua: 180.000 €
Ebazpenaren bidez onartutako laguntzen kopuru osoa: 180.000 €
Lehen ordainketa egin zen 1.1100.480.152.30.02 2018 partidaren bidez.

Bigarren ordainketa egiteko onuradunek laguntza oinarritzen duen egiaztagiriak aurkeztu behar zituzten, eta horrela, Alkatetzak 2019ko abenduaren 13an emandako Ebazpenaren bidez bigarren ordainketa egitea erabaki du.

Bigarren ordainketari dagokion ebazpenaren bidez onartutako laguntzen kopuru osoa: 154.027,60

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information