wrapper

Oharrak

Sorkuntza bekak - Kultur sorkuntzarako emandako diru laguntzak 2019

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
KULTUR SORKUTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2019. EKITALDIRAKO DEIALDIAREN EBAZPENA.

Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, kultur sorkuntzarako zuzendutako “SORKUNTZA” bekak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko maiatzaren 2ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 82 zk.)

Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza etab.

Beka hauen helburua, sortzaileei beraien obra sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da.

2019. ekitaldirako deialdia: Alkatetzak 2019/02/25 (G.A.O. 49 zenbakia, 2019/03/12).

2019rako deialdiaren aurrekontua: 12.500 euro.

Aurrekontuko partida: 1.0401.481.334.00.04 2019.
Aurkeztutako proiektuak: 11 proiektu.
Deialdiaren ebazpena: Alkatetzak 2019/07/15ean emandako Ebazpena.
Onartutako proiektuak eta onuradunak:
1.- SATIRO AZTZEZLANA -Xanti Arrizabalaga-: 3.000 €
3.- AZPEITIAN (HITZ) IPUIN BILDUMA -Maite Azpiazu-: 1.600 €
8.- PANPINA ANTZERKI PROPOSAMENA -Erika Olaizola Eizmendi-: 3.200 €.
10.- HYSTERIA PIEZA BAT MUSIKA ETA IRUDIA -Idoia Hernandez Toledo-: 1.700 €.
11.- BEHI KANIBAL BATEN MEMORIAK -Maite Aizpurua Olaizola-: 2.500 €

Oinarriak jasotako gutxieneko irizpideak eta baldintzak ez dituztelako bete eta puntuazio nahikorik ez dutelako lortu laguntzarik jaso ez duten proiektuak:

2.- XI-MODA, MUSIKA BIDIOKLIPA -Itziar Elias-

4.- IZEiren DISKA BERRIA eta BIDEOKLIPA -Aritz Unanue-

5.- ERLOJUA ETA KUKUA DOKUMENTALA -Ana Serna-

6.- ZURE BIHOTZEAN IPUINA, PANPINA -Jose Mª Sarasola-

7.- KIMU TALDE BERRIAREN DISKU GRABAKETA -Asier Aizpuru Arregi-

9.- BI HODI PROIEKTUA -Ignacio Arakistain Agirre-

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information