wrapper

Oharrak

Herriko ekonomiaren sustapenerako emandako dirulaguntzak

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
HERRIKO EKONOMIAREN SUSTAPENERAKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMAREN 2018KO DEIALDIAREN EBAZPENA.

Oinarri arautzaileak: Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an hartutako akordioa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017/07/14 135. zenbakia).

2018. ekitaldirako deialdia: Udalbatzak 2018ko ekainaren 5ean hartutako akordioa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018/06/29 125. zenbakia).

2018. deialdirako aurrekontua: 300.000 euro.

Deialdi honetan hiru diru-laguntza lerro jaso dira:

1) Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak (75.000 €).

2) Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak (150.000 €).

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak (75.000 €).

Aurrekontuko partida: «sustapen laguntza»: 1.1100.471.241.00.01.2018

Deialdiaren Ebazpena: Alkatetzak 2018/12/28an emandako Dekretua.

Eranskin moduan jaso dira lerro bakoitzean eman diren onuradunak.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Ebazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information