wrapper

Oharrak

San Sebastianetako haur danborradan irteten diren ikastetxe eta elkartei emandako diru-laguntza

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren diru-laguntzen 2016/2019ko Plan Estrategikoaren baitan, eta helburu honekin Alkatetzak 2018ko martxoaren 2an emandako ebazpenaren bidez, honako diru-laguntza onartu da.

Erakundea: Ikastetxe eta Hezkuntza Elkarte ezberdinak (Ikasberri Ikastola, Itsasi Euskal Kultur taldea, Juan de Antxieta Musika Eskola eta Iraurgi Ikastetxea)

Arrazoia: Herriko tradizio kulturala sustatzea. San Sebastian eguneko martxako jantziak eta materialak berritzea.

Ez-ohiko diru-laguntza zuzena

Zenbatekoa :
- Ikasberri Azpeitiko Ikastola (10jantzi): 4.610€
- Itsasi Euskal Kultur taldea (danborrak): 2.340€
- Juan de Antxineta Musika Eskola (jantziak eta txapelak): 1.780,40€
- Iraurgi ikastetxea (jantziak): 2.634,80€
- “Zutarri” Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleen guraso elkartea (Bizkainoen tertzio jantziak): 2.634,80€

Partida: 1.0800.481.338.00.01

Eta hori guztia jakitera ematen da, Diru -laguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information