wrapper

Oharrak

Azpeitiko Kultur Entitateen urteko programak finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak

Aurrekariak:

Azpeitiko Udalbatzak 2013ko urriaren 1ean egindako bilkuran Azpeitiko Kultur Entitateen urteko programak finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zituen (Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2013ko urriaren 8an argitaratu ziren).

Diru-laguntza lerro honen bidez Udalaren Kultur sailak erabilera publikoko edo kultura intereseko izaera duten ekimenak diruz lagundu ahal izango ditu.

2018. ekitaldirako diru-laguntzak emateko plangintza estrategikoaren baitan, Alkatetzak 2018ko otsailaren 27an emandako Ebazpenaren bidez 2018. urtean zehar Azpeitiko Kultur Elkarteen urteko programak edo kultur jarduerak finantzatzera zuzendutako diru-laguntzen deialdia onartu zuen (deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko martxoaren 6an).

Diru-laguntzaren oinarriak jasotako prozedura jarraituz Kultura Saileko talde teknikoak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeaketa lanak burutu ditu, eta Udal Kultura, Euskara eta Parte Hartze Batzordeak 2018ko maiatzaren 2an egindako bilkuran diru-laguntzak onartzeko ebazpen proposamena luzatu du.

Ebazpenarekin batera kasu guztietan diru-laguntzen ordainketak egingo dira. Izan ere, onuradunek, helburua duten ekimenak berekin lekartzaketen jarduerak egiteko, finantzaketa hori beharrezkoa baitute. Aurtengo deialdiak dioenaren arabera onuradunek diruz lagunduko diren programak 2019ko urtarrilaren 31 baino lehenago egiaztatu beharko dira.

Zuzen irizten dira Batzordeak egindako proposamena, eta, gainera, dagokigun aurrekontuan diru-laguntza horietarako behar adinako kontsignazioa badago. Eskumenari dagokionean, berriz, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluak Alkatetzaren gain uzten du eskaera horien ebazpena.

Esandako guztiagatik, ERABAKI DUT:

Lehena.- Azpeitiko Kultur Entitateen urteko programak finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarrien baitan, 2018ko deialdian ondorengo kultur taldeei diru-laguntza emateko:

2018KO KULTUR TALDEEN DIRU-LAGUNTZAK

KULTUR TALDEAK LUZATUTAKO DIRU-LAGUNTZA
ZEZEN BELTZ KULTUR ELKARTEA 734 €
SAHATSA DANTZA TALDEA 2.006 €
JUAN DE ANTXIETA MUSIKA ESKOLA 3.878 €
ERNIARRAITZ BERTSOZALEA ELKARTEA 2.984 €
KITARRA TALDEA 734 €
IZARRAITZ TXISTULARI TALDEA 3.254 €
AZPEITIKO METAL BOSKOTEA 1.382 €
ZUBI ZAR MUSIKA TALDEA 1.382 €
DANTZA SUELTO ESKOLA 2.255 €
LAGUN ONAK M.B. 758 €
JULIAN BARRENETXEA ABESBATZA 4.034 €
ANTXIETA ARKEOLOGI TALDEA 4.034 €
PARADISU ZINEMA AZPEITIKO ZINE KLUBA 1.734 €
ITSASI KULTUR TALDEA 4.034 €
IKASBERRI S. COOP. 1.334 €
AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA 2.634 €
URRESTILLAKO TRIKU MUSIKA ELKARTEA 1.382 €
AZPEITIARRON NAPAR ZUZTERRAK 1.382 €
PARROKIKO ABESBATZA 1.694 €
AZKETA AHOTS TALDEA 834 €
ERABAKI PRODUKZIOAK KULTUR ELKARTEA 1.434 €
UROLA ERDIKO TRIKIGIRO KULTUR ELKARTEA 1.382 €
KBEAT AHOTS TALDEA 834 €
HAITZBEITI KULTUR ELKARTEA 1.382 €
GUZTIRA 47.495 €

Ebazpenarekin batera kasu guztietan diru-laguntzen ordainketak egingo dira, eta diruz lagundu diren ekimenak edo programak 2019ko urtarrilaren 31 baino lehenago egiaztatu beharko dira.

Anuncio

Dekretua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information