wrapper

Oharrak

Errege Kabalgatako antolakuntzan parte hartu duten ikastetxeei emandako dirulaguntzak

ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA, Azpeitiko Udalaren Alkate-Udalburuak.

Azpeitiko herrian, urtarrilaren 5ean Errege Kabalgata egiten da, eta bertan Ikastetxetako hainbat umek parte hartzen dute (Urola Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea). Hori horrela izanik, Udalaren Festa Sailak ekintza horren antolaketan parte hartu duten ikastetxeei egindako gastuak ordaintzea proposatu du.

Dagokigun aurrekontuan behar adineko kontsignazioa badagoenez, eta eskumenari dagokionean Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluan dioenaren arabera:

DEKRETUA EMAN DUT ondorengo gastuak onartzeko:

- UROLA IKASTOLAKO ZUTOIN GURASO ELKARTEARI 600 € ematea, bertako 100 gazteek egindako lana dela eta.

- IRAURGI IKASTETXEARI 600,00 € ematea, bertako 100 gazteek egindako lana dela eta.

Azpeitia, 2018ko urtarrilaren 15a

 

Dekretua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information