AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea.
Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa)
Oinarri arautzaileak: 2023ko apirilaren 25eko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.
Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.B) lerroa onartu zen, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko maiatzaren 8a, 87. alea).
Laguntza horien helburua da elkartegintzaren esparruan lankidetzaran aridetzen diren eta arreta-jarduerak eta sentsibilizazio-ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteen funtzionamendua eta mantentzea laguntzea.
2023rako deialdiaren aurrekontua: 12.000 euro.
Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.02. 2023.
Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:
1.- BAIGERA (2023ELKR0014) – 12.000€ko dirulaguntza onartu zaio. Ebazpenarekin batera laguntzaren %75eko ordainketa egingo da.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.