AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko (2022ko ekitaldia).
Ebazpena: Alkatetzaren 2022/10/10eko Dekretua.
Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
Onartutako kopurua: 54.816,67 €
Lehen ordainketa: 2022/07/01eko dekretua 27.408,34€
Bigarren ordainketa: 2022/10/10eko dekretua 27.408,33€
Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.01 2022 Musika banda.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020-2022 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.
Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura-sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika-programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2022ko ekitaldian.
Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.