AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
IRAURGI SASKI BALOIA kirol klubari dirulaguntza zuzena eta izenduna ematea.
Ebazpena: Alkatetzak 2022ko abuztuaren 3-an emandako Ebazpena.
Helburua 2021/2022 denboraldian gizonezkoen Zilarrezko LEB ligan mantentzea eta emakumezkoen LF2 ligan.
Interes orokorra: kirola sustatzea.
Onuraduna: IRAURGI SASKI BALOIA: 35.000,00 € ( Bigarren ordainketa)
Aurrekontuko partida: 1 0500.481.341.00.02-2022 Transferentzia arruntak kirol batzordea.
Helburu estrategikoak: Jarduera fisikoa eta kirola egiten laguntzea, aukerak sortuz, eta aldi berean Azpeitiko herritarren artean sormenezko eta ardurazko aisia eta denbora libreko jarduerak sustatzea ere. Kirolari gazteak kirol-diziplinaren praktikan garatu ahal izateko eta kirol-jardueretan eta -lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza sustatzea.
Helburu espezifikoa: Funtzio soziala, federatiboa, Azpeitiko joan-etorriak eta kirol-erakundeen lana bultzatzea. Udalerria sustatzeko eta kirola sustatzeko unean uneko kirol-ekitaldiak garatzen laguntzea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.