wrapper

Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa).

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen (Dirulaguntzen 1.C lerroa).

Oinarri arautzaileak: 2022ko apirilaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.C) lerroa onartu zen, elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022ko maiatzaren 2a, 81. alea).

Laguntza hauen bidez gobernuz kanpoko elkarteak edota erakundeak hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterketa-arrazoien aurka borrokatzera eta giza garapen jasangarri eta ekitatiboa sustatzera bideratutako lankidetza-proiektuak lagundu nahi dira.

2022rako deialdiaren aurrekontua: 60.000 euro.

Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.01.2022.

Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:

Zk.

Lekua

Elkartea

Proiektua

Laguntzaren kopurua (€)

Ebazpenarekin batera %75a ordainduko da:

1

EL SALVADOR

Municipo Suchito herrialdea

EL SALVADOR ELKARTASUNA

Tejuteperque udalerriko Cabañas Departamentuko 10 komunitatetan emakumeen ugalketa-osasunerako giza eskubidea betetzen laguntzea

 

15.000 €

11.250 €

2

SAHARA

Errefuxiatuen kanpamendua

KHAMAR

Ausserd-eko ospitaleko larialdi zerbitzuen bermatzea

4.640 €

3.480 €

3

EL SALVADOR

San Salvador

Mundu Berria Bihotzean

Oroimenerako eta bakerako kultura-zentroa – III. Fasea

13.104 €

9.828 €

4

Rwanda

Behar Bidasoa

3 etxetxo eraikitzea

10.130 €

7.597,50 €

5

Nikaragua

AMS-Mundu Solidarioa

Nosotros/as también podemos hacia una gobernanza inclusiva”

15.000 €

11.250 €

 

GUZTIRA

57.874 €

43.405,50 €

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2022ko uztailaren 5ean. Alkateak.- Josu Labaka Zuriarrain (Alkatetzak 2022ko ekainaren 22an emandako eskuordetza ebazpena).


 

Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuen justifikazioa aztertu ondoren, 2023ko martxoaren 31n honako hau onartu da:

1.- BEHAR BIDASOA: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 2.532,50 €.
2.- AMS MUNDU SOLIDARIOA: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 3.037,22 €.
3.- MUNDU BERRIA BIHOTZEAN: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 3.276,00 €.
4.- EL SALVADOR ELKARTASUNA: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 3.750,00 €.
5.- KHAMAR: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 1.160,00 €.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2023ko martxoaren 31n. Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.


 Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egin ditzatzen espedientearen justifikazio txostena.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea