Azpeitiko Udalaren dirulaguntzen 2020-2022ko Plan Estrategikoaren baitan, eta Udalbatza Osoak 2022ko otsailaren 3an onartutako Hitzarmenaren arabera, 3.000€-tik gorako dirulaguntza hauek ematea onartu da:
Erakundea: Azpeitiko ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea
Arrazoia: Udalerriko ikastetxeetara joaten diren ikasleen baldintzak babestea ikastetxe bakoitzeko instalazio eta zerbitzuak berdinduz. Udalerriko ikastetxeetan hezkuntza-eskaintza sustatzea eta instalazioen kalitatea bermatzea.
Bi kasuetan urteanitzeko laguntza: 4 urte.
Zenbatekoa: 173.000 €
Partida: 1 0300.481.323.40.01 2022 Ikasberri
Zenbatekoa: 118.000€
Partida: 1 0300.481.323.50.01 2022 Iraurgi.
Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2 artikuluaren arabera.
IKASBERRI IKASTOLA: 1. hiruhileko ordainketa
IRAURGI IKASTETXEA: 1.hiruhileko ordainketa