wrapper

2022ko Joxe Takolo Beka

AZPEITIKO UDALA 

Emandako laguntzaren publizitatea

2022KO JOXE TAKOLO BEKA DEIALDIAREN EBAZPENA

Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2022ko otsailaren 11an Kirol Sailak kudeaturiko programen baitan, goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko "JOXE TAKOLO" bekak emateko oinarriak onartu zituen. (2022ko martxoaren 1eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 40 zk.)

Beka hauen oinarrian, goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin lotuta dauden proiektu originalak, esploratzaileak eta dibulgatiboak bultzatzeko eta laguntza ekonomikoa emateko helburua dago. 

2022. ekitaldirako deialdia: Alkatetzak 2022/02/11 (G.A.O. 40 zenbakia, 2022/03/01).

2022rako deialdiaren aurrekontua: 3.000 euro.

Aurrekontuko partida: 1.0500.481.341.00.02 2022 Kirol Batzordearen transferentzia arruntak.

 

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information