wrapper

Juan de Antxieta Musika Eskola Elkarteari dirulaguntza zuzena ematea.

Juan de Antxieta Musika Eskola Elkarteari dirulaguntza zuzena ematea. 

Interes orokorra: Komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea.

Azpeitiko kultur sorkuntza eta musika programazioa aberasten laguntzea.

Musika-tradizioa berreskuratzearekin lotutako proiektuak sustatzea, bandak eskainitako ekitaldi kulturaletan eta jaialdietan parte hartuz.

Musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak sendotzea.

Adin guztietako herritarrek musika eta kultura tradizionalaz goza dezaten laguntzea, erakundeen eta kolektibo dinamizatzaileen arteko lankidetzaren bidez.

 

Hitzarmena: 2022ko Martxoaren 23an sinatua. 

Alkatetza ebazpena: 2022ko Martxoaren 23an. 

Onuraduna:
-Juan de Antxieta Musika Eskola Elkartea: 125.278,00 €.

Lehen ordainketa: Alkatetzaren 2022ko martxoaren 23ko dekretuaren bidez 75.166,80€ko ordainketa egitea.

Aurrekontu partida: 1.0400.481.334.00.02 eta 1.1000.481.912.00.01 (dirulaguntza zuzena eta izendua)

 

Helburu espezifikoa: Azpeitian musika- eta aisialdi-programazioa garatzen laguntzea.

Urtean zehar arte eszenikoen sektoreko jarduerak (musika) edo jaialdiak egiten dituzten erakundeen urteko programazioa sustatzea.

Erakundeek Azpeitiko jai herrikoietan eta tradizioetan parte har dezaten bultzatzea.

Tradizioa berreskuratuz berrikuntza eta sormena sustatzen duten ekimenak babestea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea