AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko (2020ko ekitaldia).
Ebazpena: Alkatetzaren 2021/07/01ko Dekretua.
Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
Kopurua: 54.816,67€
Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.01 2021 Musika Banda.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020-2022 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.
Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2021ko ekitaldian.
Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematea da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.