wrapper

Oharrak

Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematea

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartearen arteko hitzarmena, kultur alorrean herritarren parte-hartzea bultzatzen duten proiektuak garatzeko (2021ko ekitaldia).

 

Ebazpena: Alkatetzaren 2021/10/14ko Dekretua.
Onuraduna: Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea.
Kopurua: 30.000 €
Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.03 2021 Kultur Mahaia.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020-2022 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.
Helburu estrategikoa:
Kultura sustatzea.

Azpeitiko udalerrian kultura parte-hartzailea sustatzea, herritarrei irekitako parte-hartze prozesuak garatzen dituzten ekimenak babestuz.

Tokiko elkarte-sarea indartzea, herritarren parte-hartzearen eta kultura sustatzearen bidez, erkidegoko ekimenetatik.

Helburu espezifikoa: Hitzarmenaren xedea da herritarrek kulturaren arloan parte hartzeko honako proiektu hauek finantzatzea, "2021ko Kultur Mahaia" eta "dinamoa sormen gunea 2021ko jardueraren aurreikuspena". Honako jarduera hauek osatzen dute: sormen-proiektua, transmisio-proiektua, dinamoa sormen-espazioa, Herri Hezitzaile, jalgi eta Komunikazioa.

Proiektuen faseetan (diagnostikoa, propo-samenak, kudeaketa eta ebaluazioa) metodologia parte-hartzaileak sar daitezen motibatzea nahi da. Horrez gain, herritarren artean partaidetza-prozesuak bultzatzea, eztabaida eta/edo erabakiak hartzeko, eta Udalerriko kultura-taldeen eta herritarren arteko komunikazioa erraztea eta lanki-detza-aukerak sortzea. Azpeitian modu parte-hartzailean egiten diren kultura-proiektuen kopurua handitzeko.

Interes orokorra: kultura sustatzea eta kultur alorrean herritarren partehartzea garatzea.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea