wrapper

Oharrak

Garatzeko bidean lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) laguntzak.

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

Garatzeko bidean lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) laguntzak .

Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2021eko ekainaren 1ean Garatzeko bidean lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) laguntzak emateko oinarriak eta deialdia onartu zituen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 2021eko ekainaren 16ko alea).

Laguntza hauen helburua urtean zehar (gobernuz kanpo erakundeei) garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetze alde diru-laguntzak ematea da.

2021 ekitaldirako deialdia: Alkatetzak 2021/06/16 (G.A.O. 112 zenbakia, 2021/06/16)

2021rako deialdiaren aurrekontua: 90.000 euro.

Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.01.2021.

Onartutako proiektuak eta onuradunak:

1.- EL SALVADOR ELKARTASUNA. Emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunerako giza eskubidea bermatzea. (Miren Lurdes Odriozola Uzkudun)- 15.000€.

2.- KHAMAR. Al Basari eskola eta umeen laguntza (Joanes Amenabar Altuna)- 5.440€

3.- MUNDU BERRIA BIHOTZEAN. Memoria eta Bakerako Kultur Zentroa - II. Fasea (Aitor Zinkunegi Uzkudun)- 11.080€

4.- BEHAR BIDASOA. 3 etxetxo eraikitzea. (Iñaki Lizaso Gurrutxaga.)- 9.106,4€.

Onartu ez diren proiektuak:

1.-ZAPOREAK SOLIDARIOS. (Jesús Mª Jalón Martinez) - Ez du betetzen 3.artikuluan ezarritako baldintza: hau da, erakunde onuraduna izatea izan ere ez dauka egoitza nagusia edo legez eratutako ordezkaritza Azpeitian, edo eskatzailea ez dago azke 4 urteetan Azpeitian.

2. AMS MUNDU SOLIDARIOA. (Isabel Medina Gomez) -Epez kanpo aurkeztu du eskaera. Hau da uztailaren 2an.

 

Azpeitiko Udalak diru-laguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2021eko uztailaren 29an. Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea