wrapper

Covid-19aren bigarren oldarraldiak eragindako ondorioak arintzeko dirulaguntza

2020ko urtarrilean Munduko Osasunaren Erakundeak deklaratu zuen Covid-19 gaitzak eragindako egoerak nazioartean osasun publikoko larrialdia zekarrela. Erakunde horrek 2020ko martxoaren 11n nazioarteko pandemiatzat jo zuen gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoera hori, eta Espainiako gobernuak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez osasun-alerta deklaratu zuen Espainiako estatu osorako.

COVID-19ak 2020. urtearen nondik norakoa markatu zuen, eta bere eragina gizarte eta lan-munduan nabarmena izan bazen, zenbait sektoretan -eta bereziki zerbitzuen sektorean- jarduera ezin izan zen normaltasunez aurrera eraman. Ostalaritza esparruan jarduerak denbora batez ixtera derrigortuak izan ziren, eta herriko merkataritza establezimendu txikiek murrizketak jasan zituzten.

COVID 19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa den abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu-Arauak ezarritakoarekin bat Udalbatzak 2021eko otsailaren 23an egindako bilkuran osasun krisiak bereziki eragindako kolektiboak zehaztu zituen* eta horiek laguntzeko zenbait neurri ekonomiko hartu zituen.

*Jarduera horien artean daude herriko jantzi, zapata, bitxi dendak, ileapaindegi, tindategi, bidai agentzia eta ostalaritza jarduerak).

Udal-tasetan onartu ziren bonifikazioak kontuan izanik, pandemiaren eragina jasan duten jarduera hauek 2021. ekitaldian ez dituzte zaborraren, terrazen eta toldoen faktura ordaindu beharko. Modu berean, Ogasun batzordeak 2021eko otsailaren 8an laguntza horien osagarri moduan jarduera titularrek 2021. ekitaldian ordaindu beharreko Uraren zerbitzuan laguntzak ematea proposatu zuen.

Laguntza horiek bideratzeko, Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioa -Gipuzkoako Urak- adostasun batera heldu dira. Horrela, jarduera titularrek ur-zerbitzuagatik egindako gastua ordainduko dute, eta Udalak egindako ordainketa horiek lagunduko ditu, beti ere ohiko kontsumoaren muga mantenduz.

Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22.2c) artikuluaren eta Udalaren Dirulaguntza udal-agintaraua kontuan izanik, dirulaguntzen izaera ez ohikoa da, COVID-19aren ondorioa bereziki jasan duten herriko merkataritza eta ostalaritza kolektiboen egoera babestea eta esparru hauetan ekonomia sustatzea helburu dutena, aldi berean tokiko ekonomia indartuz. Dirulaguntzak emateko prozedura zuzena bideratuko da, beraz.

Lehen hiruhilekoari dagokion ebazpena

Bigarren hiruhilekoari dagokion ebazpena

Hirugarren hiruhilekoari dagokion ebazpena

Laugarren hiruhilekoari dagokion ebazpena 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea