wrapper

Jose de Artetxe kaleko, 9-11-13-15 eremuko kanal.kolektorearen saneamendua eta zeharkatzen dituzten gainerako instalazioen mantentze lanak barneratzen duen proiektu teknikoa finantzatzeko dirulaguntza.

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea


JOSE ARTETXE KALEKO, 9-11-13-15 EREMUKO KANAL-KOLEKTOREAREN SANEAMENDUA ETA ZEHARKATZEN DITUZTEN GAINERAKO INSTALAZIOEN MANTENTZE LANAK BARNERATZEN DUEN PROIEKTU TEKNIKOA FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZA. 

Onuraduna: Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 jabekide elkartea.

Helburua: Dirulaguntza honen xedea da Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 jabekideek eremu honetan dagoen kanal-kolektorearen saneamendua eta zeharkatzen dituzten gainerako instalazioen mantentze lanak barneratzen duen proiektu teknikoa finantzatzea.

Ordainketa egiteko jabekideek beharrezkoa izango dute egindako gastuen justifikazioez gain, proiektuaren exekuzioan zuzendaritza teknikoaren zertifikazioak aurkeztea.

Oinarri arautzaileak: Estrategia eta Hirigintza Batzordeak 2019ko urtarrilaren 8an eta uztailaren 24 emandako irizpinea eta Alkatetzak 2020ko azaroaren 4an emandako ebazpena.

Ebazpena: Alkatetzaren 2020ko azaroaren 4ko Dekretuaren bidez, honako egistasmo honen %80a bere gain hartzea erabaki da kontzeptu hauetan:

1.- Egitasmoaren exekuzio bere osotasunean (BEZa barne): 141.114,54€
2.- Obrari ezargarri zaizkion tributuak (zergak eta tasak) bere osotasunean.
3.- Obrak dirauen bitartean egin daitekeen lur publikoaren erabilera.
4.- Obraren zuzendaritzaren gastuak.

Aurrekontu-saila: 1.0201.780.153.20.01 2020.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea