wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmena, kultura sortzeko dinamoa izeneko espazioan proiektu sortzaileak dinamizatzeko programa garatzeko (2020ko ekitaldia).

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmena, kultura sortzeko dinamoa izeneko espazioan proiektu sortzaileak dinamizatzeko programa garatzeko (2020ko ekitaldia).

Ebazpena: Alkatetzaren 2020/12/09ko Dekretua.

Onuraduna: Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea.


Kopurua: 60.000 €


Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.06 2020 Sorkuntza eta komunikazioa.


Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020-2022 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.


Helburu estrategikoa: Udalerri dinamikoa, abangoardista eta kulturalki aktiboa sortzea.
Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa susta-tzea eta kultur-komunikazioa indartzea.
Artista berriak eta haien lanak sustatzea, haiek sortzeko beharrak eta kezkak koor-dinatuz.
Udal-espazioak erabilera erraztea artistei, intereseko ekimenak bultzatzeko, sortzeko, erakusteko, esperimentatzeko, ekoizteko eta partekatzeko.

 Helburu espezifikoak: Kultura-sorkuntzako proiektuak gauzatzen laguntzea, zabaltzea eta sustatzea, Azpeitiko Udalaren eta Kulturzale Kultur Elkartearen arteko dinamizazio-programa baten bidez.

Tokiko artistak babestea honako diziplina hauetan: musika, pintura, eskultura, obra literarioa, antzerki-lana, obra zinemato-grafikoa, komikia, soinu-konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digi-tala, dantza, etab.

 Garapen pertsonala eta ekintzailetasuna erraztuko duten programa irekiak, pluralak eta askotarikoak indartzea nahi da.

 Interes orokorra: kultura sustatzea eta kultur alorrean herritarren partehartzea garatzea.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.

Hitzarmena

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea