wrapper

Azpeitiko HE 1 Alde Zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea.

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
AZPEITIKO HE 1 ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAKO FATXADAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZA EMATEA.

 

Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2018ko uztailaren 3an onartu zuen Azpeitiko Alde Zaharrean kokatutako eraikinetan fatxadak birgaitzeko laguntzak emateko ordenantza arautzailea aldatzea (oinarrizko udal-agintaraua 2016ko maiatzaren 3an onartu zuen Udalbatzak. Udal-agintarauaren argitalpena: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko urriaren 25ekoa, 206. zk.).

 

Dirulaguntza honen xedea da udalerriko eremu historikoan dauden eraikinetako fatxadak margotzeko eta birgaitzeko obrak finantzatzea, baldin eta ordenantzan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Birgaitu beharreko eraikinetako bizilagunen komunitateak izango dira onuradun.

 

Ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezarritako helburuak betetzen dira.

 

Alkatetzaren 2020ko azaroaren 9ko Dekretuen bidez, honako laguntza hauek ematea erabaki ziren

 

1.- Enparan kalea, 11ko jabekideei 3.000 €ko laguntza ematea.
2.- Elizkale, 8ko jabekideei 784,50 €ko laguntza ematea.

 

Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2020.

 

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea