wrapper

Oharrak

Azpeitiko AO 1 alde zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea

Azpeitiko AO 1 alde zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea
AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

 

AZPEITIKO AO 1 ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAKO FATXADAK BIRGAITZEKO DIRU-LAGUNTZA EMATEA.


Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2016ko maiatzaren 3an onartu zuen Azpeitiko Alde Zaharrean kokatutako eraikinetan fatxadak birgaitzeko laguntzak emateko ordenantza arautzailea.


Diru-laguntza honen xedea da udalerriko eremu historikoan dauden eraikinetako fatxadak margotzeko eta birgaitzeko obrak finantzatzea, baldin eta ordenantzan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Birgaitu beharreko eraikinetako bizilagunen komunitateak izango dira onuradun.


Ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezarritako helburuak betetzen dira.


Alkatetzaren 2017ko abenduaren 30eko Dekretuaren bidez, 3.000,00euroko laguntza eman zitzaion Enparan Kalea, 10. zenbakiko jabeei.


Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2017.


Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information