wrapper

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteari tokiko kontsumoa sustatzeko bonoak eta ekimen hau eta antzekoak babesteko komunikazio kanpainarako dirulaguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteari tokiko kontsumoa sustatzeko bonoak eta ekimen hau eta antzekoak babesteko komunikazio kanpainarako dirulaguntza zuzena ematea.

Interes orokorra: Beste batzuen artean, Covid-19arean aurrean, Azpeitiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreak sustatzeko AZPEITIA ZAINDU bono kanpaina gauzatzen laguntzea. Beti ere, ETELaren 17.1 artikuluko 34. atalak xedatzen duenari jarraituz eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan txikizkako merkataritza sustatzeko.

Erabakia: Alkatetzak 2020ko uztailaren 28an hartutako Ebazpena.

Onuraduna:
-Bertan, Azpeitiko Merkatari Elkartea:50.000 €

Aurrekontuko partida: 1 1100.480.430.00.01.2020 Transferentzia arruntak (dirulaguntza zuzena eta izenduna).

Helburu espezifikoa: Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza sektoreari ekonomia indarberritzeko programaren, “AZPEITIA ZAINDU” bono kanpainaren, dirulaguntza zuzena arautzea. Programaren helburua da Covid-19aren ostean herriko saltokietan kontsumoak izango duen beherakadari aurre egitea, herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitian erosketak egitera bultzatzea bertako merkataritza balioan jarriz, merkataritza ehunari bizirik eustea ahalik eta establezimendu gehien zabalik mantenduz eta azkenik, Azpeitiko kontsumitzaileei erosketak burutzeko pizgarriak eskaintzea. Horrela, Azpetiko merkataritza sektoreko jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea