wrapper

Oharrak

Azpeitiko Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 eremuan inpermeabilizazio eta urbanizazio lanak jasotzen dituen proiektu teknikoa exekutatzeko diru-laguntza zuzena ematea V

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 eremuan inpermeabilizazio eta urbanizazio lanak jasotzen dituen proiektu tekniko exekutatzeko diru laguntza zuzena ematea.

Onuraduna: Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 jabekide elkartea (H20990040).

Laguntzaren helburua: Jose Artetxe kalea, 9-11-13-15 eremuan inpermeabilizazio eta urbanizazio lanak jasotzen dituen proiektu tekniko exekutatzeko %30eko diruzko-ekarpena egitea.

Interes Orokorra: herriko sare urbanoa berritzea, erabilera publikoa duten espazioen kalitatea eta funtzionalitatea hobetuz, herritar guztien zerbitzurako.

Araubide juridikoa: Estrategia eta Hirigintza Batzordeak 2017/03/21an emandako irizpena eta Alkatetzak 2019/05/21eko emandako Ebazpena, proiektu teknikoa onartzeko eta laguntzaren alderdiak zehazteko: proiektua eta bisatua; lanen exekuzioa, Zuzendaritza teknikoa, proiektuari ezargarri zaizkion udal-zergak, eta lurzoru publikoaren okupazioa.

Alkatetzak 2020/07/29an hartutako Ebazpena: 9.921,13 €.

Aurrekontuko partida: 1.0201.780.153.20.01 2020

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea