wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalaren eta Kulturzale Kultur Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, 2020ko kulturaren arloan herritarren parte hartzea bultzatzen duten proiektuak garatzeko

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartearen arteko hitzarmena, kultur alorrean herritarren parte-hartzea bultzatzen duten proiektuak garatzeko (2020ko ekitaldia).

Ebazpena: Alkatetzaren 2020/05/06ko Dekretua. Onuraduna: Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea. Kopurua: 30.000 €
Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.03 2020 Kultur Mahaia.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020- 2022 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.
Helburu estrategikoa: Kultura sustatzea.

Azpeitiko udalerrian kultura parte-hartzailea sustatzea, herritarrei irekitako parte-hartze prozesuak garatzen dituzten ekimenak babestuz.

Tokiko elkarte-sarea indartzea, herritarren parte- hartzearen eta kultura sustatzearen bidez, erkidegoko ekimenetatik.

Helburu espezifikoa: Hitzarmenaren xedea da herritarrek kulturaren arloan parte hartzeko honako proiektu hauek finantzatzea, "2020ko Kultur Mahaia" eta "dinamoa sormen gunea 2020ko jardueraren aurreikuspena". Honako jarduera hauek osatzen dute: sormen-proiektua, transmisio-proiektua, dinamoa sormen-espazioa, Herri Hezitzaile, jalgi eta Komunikazioa.

Proiektuen faseetan (diagnostikoa, propo- samenak, kudeaketa eta ebaluazioa) metodologia parte-hartzaileak sar daitezen motibatzea nahi da. Horrez gain, herritarren artean partaidetza- prozesuak bultzatzea, eztabaida eta/edo erabakiak hartzeko, eta Udalerriko kultura-taldeen eta herritarren arteko komunikazioa erraztea eta lanki- detza-aukerak sortzea. Azpeitian modu parte- hartzailean egiten diren kultura-proiektuen kopurua handitzeko

Interes orokorra: kultura sustatzea eta kultur alorrean herritarren partehartzea garatzea.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru- laguntzen jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.

Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information