AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Zuzeneko laguntzak, kirola sustatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko.
Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak 2020ko apirilaren 29an egindako proposamenaren arabera, Alkatetzak 2020ko ekainaren 2an erabaki zuen zenbait laguntza ematea udal-esparruko hainbat kirol-klubi, kirol alor bakoitza sustatzeko formazio ikastaroak egin ditzaten.
Laguntza hori TAOLen 7/85 Legearen eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen barruan dago, eta udalerrian kokatutako irabazi asmorik gabeko kirol-erakundeei zuzenduta dago.
Laguntzaren helburua herriko kirol elkarteak egiten dituzten kirol elkarteak egiten dituzten kirol-formazio ikastaroak bultzatzea da, eta horren gastuak finantzatzen laguntzea.
Onuradunak:
C.D Lagun-Onak: 900,00€
Loretoki Gimnastika Kluba: 300,00€
Aurrekontuko partida: 1 0500 481.341.00.002 2020 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea.
Interes orokorra: Kirola eta kirol-jarduerak sustatzea Azpeitian.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.