wrapper

Hainbat kirol-klubei emandako zuzeneko laguntza, kirol-jardueretan jarraipen fisikoa egiteko mediku azterketak egin ditzaten

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

Zuzeneko laguntzak, kirola sustatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko.

Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak 2020ko apirilaren 29an egindako proposamenaren arabera, Alkatetzak 2020ko ekainaren 2an erabaki zuen zenbait laguntza ematea udal-esparruko hainbat kirol-klubi, kirol-jardueretan jarraipen fisikoa egiteko mediku-azterketak egin ditzaten.

Laguntza hori TAOLen 7/85 Legearen eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen barruan dago, eta udalerrian kokatutako irabazi asmorik gabeko kirol erakundeei zuzenduta dago.

Ohiz kanpoko eta zeharkako jardueren bidez, jarduera fisikoa eta kirol-jarduera modu seguruan egiten lagundu nahi da diziplina guztietan.

Onuradunak:

C.d Lagun-Onak: 2.109,00€

Ilunpe Pilota Elkartea: 259,00€

Ikasberri Kirol Elkartea: 880,00€

Xeye Atletismo Kirol Elkartea: 500€

Aurrekontuko partida: 1 0500 481.341.00.002 2020 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea. 

Interes orokorra: Kirola eta kirol-jarduerak sustatzea Azpeitian.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information