AZPEITIKO UDALA.
Dirulaguntza ematea
Udalbatzak 2020ko martxoaren 2an onartutako hitzarmenaren arabera, honako laguntza hau ematea onartu da:
Erakundea: Juan de Antxieta Musika Eskola (G20092078)
Kontzeptua: Azpeitiko musika banda antolatu, zuzendu, prestatu eta koordinatzeko programa, Azpeitiko udalerrian urte osoan zehar musika kultura sustatzeko.
Urte anitzeko laguntza: 4 ekitaldi
Urteko zenbatekoa, guztira: 49.000 €.
2020ko ekitaldia: 2020ko martxoaren 3ko Alkatetza Dekretua (lehen zatia).
Partida: 1 0800.481.334.00.02 2020
Helburu estrategikoa: Azpeitiko herritar guztiei hezkuntza eta kultura programa bat eskaintzea Azpeitiko musika eskolaren bidez, Udal Musika Bandaren sustatzeko, gure komunitatean erreferente historikoa baita.
Hitzarmen izenduna da, musika banda estrukturalki pedagogikoa izateko helburu argiarekin. Juan de Antxieta Musika Eskolarekin elkarlanean egiten da
Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2 artikuluaren arabera jakinarazten da.