wrapper

Antxieta Musika Eskolari dirulaguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Antxieta Musika Eskolari dirulaguntza zuzena ematea.

Ebazpena: 2019-12-30eko Alkatetza Dekretua.

Erakunde onuraduna: JUAN DE ANTXIETA MUSIKA ESKOLA.

Finantzatuko den jarduera: Juan de Antxieta Musika Eskolak ETB-Euskal Telebista publikoaren laguntzarekin 2019ko ekainaren 22an AZPEITIA OHOLTZAN JAIALDIA antolatu zuen, gure lurraldeko musika, dantza eta folklorea erakusteko.

Diruz lagundutako zenbatekoa: 4.300 €

Aurrekontu-saila: 1.0401.481.334.00.01-2019

Interes orokorra: ekintzaren helburua udalerriko kultur sarea zabaltzea da, herriko musika, dantza eta folklorea erakusteko, eta herritarrei zuzendutakoa.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea