wrapper

Kirol jarduera ezberdinak finantzatzeko Ilunpe Pilota Elkarteari emandako dirulaguntza zuzena (2)

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Kirol jarduera ezberdinak finantzatzeko kirol-klubei emandako dirulaguntza zuzenak.

Ebazpena: Alkatetzak 2019/12/27 emandako Dekretua.

Onuraduna:
ILUNPE PILOTA ELKARTEA: 982,50 € - 2019ko abenduaren 21ean, Santo Tomas eguneko festa egitarauaren barne, pilota txapelketa antolatzeak elkarteari suposatu dion gastuetan laguntzeko.

Aurrekontuko partida: 1 0500 481.341.00.2 2019.

Interes orokorra: Dagokigun dirulaguntzaren helburu orokorra Azpeitiko herrian kirola sustatzea da. Azpeitiko udalak, nortasunaren prestakuntzaren eta garapen integralaren funtsezko faktore gisa, kirol-elkarteek antolatzen dituzten ekintzak babestu eta sustatzen ditu, kultura-adierazpen bezala, eta jardun honetan interesdun guztien arteko lankidetza arduratsuaren printzipioa mantenduko du.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea