wrapper

Oharrak

Azpeitiko BERTAN merkataritza elkarteari diru-laguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko BERTAN merkataritza elkarteari diru-laguntza zuzena ematea.

Onuraduna: BERTAN-AZPEITIKO MERKATARI ELKARTEA -G20999298- Euskal Autonomi Elkidegoko Merkatarien Elkarteko zentsuan 90 zenbakiaz izena emanda.

Laguntzaren helburua: BERTAN Azpeitiko Merkatari Elkarteak urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko merkataritza eta komertzioa suspertzeko helbu-ruarekin, eta nola ez enplegua ere bultzatzeko nahiarekin. Hala nola, jarduera horiek honako helburuak dituzte: herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitia erosketak egitaren aldeko apustua bultzatzea, bertako merkataritza balioan jarriz; merkataritza ehuna sendotuko duten ekintzak aurrera eramatea; Azpeitian kontsumitzen duten erosleen fideltasuna saritzea; dendarien formalkuntza/prestakuntza etengabea bultzatzea; herriko merkatari aholkularitza zerbitzua eskaintzea; diru laguntzen berri ematea, eguneroko arazoetan laguntzea eta ekimen interesgarrien informazioa helaraztea; Udalaren aurrean Merkatarien ordezkari moduan lan egitea; kolaborazioarako, proposamenak egiteko, eskaerak luzatzeko etab.

Interes Orokorra: ETELaren 17.1 artikuluko 34. atalak xedatzen duenez lege horretan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan txikizkako merkataritza sustatzea.
Ebazpena: Alkatetzak 2019ko abenduaren 30ean emandako Dekretua.
Kopurua: 18.000 €.
Aurrekontuko partida: 1100.480.430.00.01 2019

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea